El Diario Vasco egunkaria izan dugu lagun gure "Euskadi tiene un color especial” biran. Hagoos-ek diseinatutako txango horrek omenaldia egiten dio “Ocho apellidos vascos” filmaren fenomenoari, eta egun-erdiko ibilbide batean Zumaia eta Getaria arrantza-herriak eta txakolindegi bat bisitatzeko aukera eskaintzen du.
Eguna gurekin pasatzera etorri zen egunkariko taldeak munduko hainbat lekutatik iritsitako turistekin hitz egin ahal izan zuen (Finlandiako Virpi-rekin, AEBetako Andy-rekin eta Indiako Kumud-ekin, adibidez). Denok esperientzia paregabea bizi izan genuen, eta parte hartu zutenek Gipuzkoari eta itsasertzeko herriei buruz modu sinple batean gehiago jakiteko aukera izan zuten.
Erreportajea osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen: